10 euria bidaltzen du lurraren gainera,soroak ureztatzen;
11 apalduak goratu egiten ditu,bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;
12 maltzurraren egitasmoak desegiten ditu,ez die uzten arrakastarik izaten;
13 buruargia bere maltzurkerian harrapatzen du,porrot eragiten bihurrien asmoei;
14 horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira,eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala.
15 Behartsua, ordea, salbatu egiten du Jainkoakhaien mihiaren eztenetik eta indarkeriatik;
16 itxaropena ematen dio ahularieta ahoa ixten zuzengabeari.