22 Bost axola zuri hondamendi eta gabeziak,ez zara basapiztien beldur izango.
23 Harriek ez dizute soroan trabarik egingo,eta bakean biziko zara piztiekin.
24 Bakea izango duzu etxean;aziendak ikuskatzean, ez zaizu bat ere faltako.
25 Seme-alaba asko izango duzu,zeure kimuak landako belarra bezain ugari.
26 Sasoi bikaina izango duzu hilobia arte,gari-balak uztaroan bezala.
27 Sakon aztertu dugu eta horrela da hau dena;entzun eta hartu gogoan zeure onerako».