8 «Nik neuk Jainkoarengana joko nuke,berari agertuko nioke ene auzia.
9 Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu hark,gauza harrigarriak, ezin konta ahala;
10 euria bidaltzen du lurraren gainera,soroak ureztatzen;
11 apalduak goratu egiten ditu,bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;
12 maltzurraren egitasmoak desegiten ditu,ez die uzten arrakastarik izaten;
13 buruargia bere maltzurkerian harrapatzen du,porrot eragiten bihurrien asmoei;
14 horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira,eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala.