1 Jobek erantzun zuen:
2 «Pisatu ahal izango balitz nire atsekabeaeta denak batera jarri ene zoritxarrak,
3 itsasoko hondarrak baino gehiago egingo lukete;horregatik dira hain neurrigabeak ene hitzak.
4 Ahaltsuaren geziak sartu dira nireganeta beraien pozoia barneratu zait.Jainkoak izu-ikaraz egin dit eraso.