14 «Lur jota dagoenak lagunaren gupida behar du,Ahaltsuaganako begirunea ez galtzeko.
15 Ni anaiek ere traizionatu egin naute,urik gabe gelditzen diren errekek bezala.
16 Ur handiak dakartzate izotz-urtzaldian,goian elurrak urtzean;
17 baina lehen beroaldian agortu egiten dira,udaminean ubidetik desagertzen.
18 Karabanak bidetik okertu egiten dira:erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.
19 Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,Sabako bidaiariak haren esperoan dabiltza,
20 baina huts egiten die konfiantzak:hara iritsi, eta ezer ez!