18 Karabanak bidetik okertu egiten dira:erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.
19 Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,Sabako bidaiariak haren esperoan dabiltza,
20 baina huts egiten die konfiantzak:hara iritsi, eta ezer ez!
21 Gauza bera zuek ere, huts egiten didazue:nire hondamendia ikusiz izuturik zaudete.
22 Eskatu al dizuet inoiz ezereta zuen dirua nire alde emateko esan,
23 etsaien eskupetik libratzekoedo tiranoen menpetik askatzeko?
24 Argi nazazue, eta isildu egingo naiz.Esadazue zertan nagoen oker!