1 «Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.
2 Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;jornalariak bezala, soldata itxaroten du;
3 baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,eta gau nekagarriak dagozkit.
4 Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:“Noiz jaikiko ote naiz?”Amaigabea egiten zait gaua,jirabiraka egunsentia arte.
5 Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut,zartatua eta zornea dariola azala.
6 Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak,amaitzear daude, haria bukatzen denean bezala.
7 «Gogoan izan, ene Jainko, bizitza arnasaldi bat dela,ene begiek ez dutela berriro zoriona ikusiko.