3 Honela esan zioten elkarri: «Ea, adreiluak egin eta sutan erre ditzagun». Honela, harriaren ordez adreilua erabili zuten eta kare-orearen ordez bikea.
4 Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko».
5 Jaitsi zen Jauna gizasemeak eraikitzen ari ziren hiria eta dorrea ikustera,
6 eta esan zuen: «Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak. Hau beren lehenengo lana badute, ez zaie aurrerantzean egin nahiko duten ezer ezinezko gertatuko.
7 Jaitsi eta nahas diezaiegun, bada, hizkuntza, elkar uler ez dezaten».
8 Horrela, Jaunak handik bota eta mundu zabalean sakabanatu zituen; hiria eraikitzeari utzi egin behar izan zioten.
9 Horregatik, Babel —hau da, «Nahasketa»—, eman zioten izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera.