Hasiera 12 EAB

PATRIARKEN HISTORIA (12,1—50,26)

Abraham (12,1—23,20)

Jaunak Abrahami dei

1 Jaunak esan zion Abrami:«Utzi zeure lurra, zeure ahaideaketa zeure aitaren etxeaeta zoaz nik erakutsiko dizudanlurraldera.

2 Nazio handi eginen zaitut.Ospetsu bihurtuko dut zure izena.Bedeinkatuko zaitut,eta bedeinkazio-iturri izango zara.

3 Bedeinkatzen zaituenabedeinkatu egingo dut;madarikatzen zaituena, berriz,madarikatu.Zure bitartez bedeinkatuko ditutlurreko herri guztiak».

4 Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita hamabost urte zituen Harandik atera zenean.

5 Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten.Kanaanera iritsi zirenean,

Abraham Kanaan lurraldean

6 Abramek lurraldea igaro zuen Sikem deritzan lekuraino, Moreko arteraino. Kanaandarrak ziren garai hartan bertako bizilagun.

7 Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: «Hau da zure ondorengoei emango diedan lurraldea».Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.

8 Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en ekialdera. Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare bat eraiki eta Jauna gurtu zuen.

9 Ondoren, geldialdiak eginez, Negev aldera jo zuen.

Abraham EgiptonAbraham Egipton: 20,1-18 eta 26,6-11 pasarteetan bi kontakizun ditugu 12,10-20aren oso antzekoak.

10 Gosetea izan zen lurralde hartan. Hain larria zenez, Egiptora joan zen Abram, atzerritar gisa bizitzera.

11 Hara iristear zegoela, Sarai bere emazteari esan zion: «Adizu, badakit emakume ederra zarela.

12 Egiptoarrek, ikus zaitzatenean, nire emaztea zarela uste izango dute eta hil egingo naute, eta zu bizirik utzi.

13 Esazu, arren, arreba zaitudala, zuri esker bizirik utzi eta ongi har nazaten».

14 Abram Egiptora heldu bezain laster, ikusi zuten egiptoarrek oso ederra zela haren emaztea.

15 Ikusi zuten faraoiaren zenbait zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraoiari aipatu zioten. Horrela, faraoiaren jauregira eraman zuten.

16 Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat.

17 Jaunak, ordea, gaitz handiz zigortu zituen faraoia eta honen etxea, Abramen emazte Sarai zela eta.

18 Deitu zuen faraoiak Abram eta esan zion: «Zer egin didazu? Zer dela-eta ez didazu jakinarazi zeure emazte zenuela?

19 Arreba duzula esan didazu eta emaztetzat hartu dut. Horra zeure emaztea, hartzazu eta zoaz».

20 Eta Abram, bere emazte eta zituen guztiekin, bidaltzeko agindua eman zien faraoiak bere zerbitzariei.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50