Hasiera 28 EAB

1 Deitu zuen, bada, Isaakek Jakob bere semea eta bedeinkatu egin zuen. Eta agindu hau eman zion: «Ez zara emakume kanaandarrokin ezkonduko.

2 Ea, zoaz Mesopotamiara, Betuel zeure aitonarenera. Hartzazu han emaztetzat Laban zeure osabaren alabetariko bat.

3 «“Jainko ahaltsuakbedeinka zaitzala,emankor egin eta ugaldu zaitzala,herri askoren sortzailebihur zaitezen!

4 Eman diezazuelaAbrahamen bedeinkazioa,zuri eta zure ondorengoei,orain atzerri duzun lurralde hau,Jainkoak Abrahami emandakoa,eskura dezazun”».

5 Horrela bada, Isaakek Mesopotamiara bidali zuen Jakob, Labanen etxera. Hau Betuel aramearraren semea zen, Jakob eta Esauren ama Rebekaren anaia.

Esau berriro ezkondu

6 Esauk jakin zuen Isaakek Jakob bedeinkatu eta Mesopotamiara bidali zuela emazte bila, bedeinkatzean agindu hau emanez: «Ez zara Kanaango emakumeekin ezkonduko».

7 Aita-amen esanera, abiatu zen Jakob.

8 Ohartu zen, beraz, Esau, aitak ez zituela begiko Kanaango emakumeak,

9 eta Abrahamen seme Ismaelengana joan zen. Eta zituen emazteez gain, Ismaelen alaba eta Nebaioten arreba Mahalat hartu zuen emaztetzat.

Jakoben ametsa

10 Atera zen Jakob Beer-Xebatik Haranerantz.

11 Eguzkia sartzean, zegoen lekuan igaro zuen gaua. Harri bat burukotzat harturik, bertan etzan zen.

12 Amets hau egin zuen: eskailera bat ikusi zuen, beheko ertza lurrean eta goikoa zeruan zituena, eta Jainkoaren aingeruak zurubian gora eta behera.

13 Hortan, Jauna agertu zitzaion bere ondoan zutik, honela zioela:«Jauna naiz ni,zure arbaso Abrahameneta Isaaken Jainkoa.Etzanik zaudeneko lurrazuri eta zure ondorengoeiemango dizuet.

14 Zure ondorengoaklurreko hautsa bezain ugariizango dira.Mendebalde eta ekialdera,iparralde eta hegoalderahedatuko zara.Zure eta zure ondorengoen bitartezlurreko senitarte guztiakbedeinkatuko ditut.

15 Begira, zeurekin nauzu!Noranahi zoazela, zainduko zaituteta lurralde honetara itzularaziko.Ez, ez zaitut eskutik utziko,esan dizudana bete arte».

16 Esnatu zen Jakob eta esan zuen: «Egiaz Jauna hemen dago eta ni ohartu ez».

17 Eta, beldurturik, esan zuen: «Bai ikaragarria leku hau! Jainkoaren etxea da, zeruko atea».

18 Goizean goiz jaiki eta, burukotzat zeukan harria harturik, zutik ezarri zuen Jakobek, eta olioa isuri zuen gainera, Jaunari sagaratzeko.

19 Leku hari Betel —hau da, «Jainkoaren etxe»— eman zion izen; lehenago Luz zeritzon leku hari.

20 Gero, promes hau egin zuen Jakobek:«Jainkoa neurekin badut,eta bidaia honetan babesten banau,jateko ogiaeta janzteko arropakematen badizkit,

21 aitarenera bizirik eta osasuntsuitzultzen banaiz,Jauna izango dut neure Jainko.

22 Oroitarri gisa eraiki dudan harri hauJainkoaren etxe izango da.Jaunari, ematen didan guztitikhamarrena bihurtuko diot».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50