1 Hona zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian.
2 Errege hauek gudu egin zieten Sodomako Bera, Gomorrako Birxa, Admako Xinab, Tzeboimgo Xemeber erregeei eta Belako, hau da, Tzoarko, erregeari.
3 Azken hauek Sidim haranean bildu ziren, gaur egun Itsaso Hila dagoen lekuan.
4 Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren.