17 Kedorlaomer eta honek lagun zituen erregeak garaitu ondoren, itzulbidetik zetorrela, Sodomako erregea atera zitzaion Abrami bidera Xeba haranean, hau da, Erregearen haranean.
18 Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen, Goi-goiko Jainkoaren apaiza baitzen,
19 eta Abram bedeinkatu zuen, esanez:«Goi-goiko Jainkoak,zeru-lurren egileak,bedeinka zaitzala, Abram!
20 Eta bedeinkatua izan bediGoi-goiko Jainkoa,zure etsaien garaileegin zaituelako».Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki.
21 Sodomako erregeak esan zion Abrami:—Itzul iezadazu neure jendea, eta gorde zeuretzat guda-harrapakinak.
22 Abramek ihardetsi zion:—Jaunarengatik, zeru-lurren egile den Goi-goiko Jainkoarengatik, dagit zin
23 ez dudala zurerik deus hartuko, ezta oinetako lokarririk ere, Abram aberastu duzula esaterik izan ez dezazun.