1 Saraik, Abramen emazteak, ez zion semerik ematen. Bazuen, ordea, Agar izeneko mirabe egiptoarra,
2 eta Saraik esan zion Abrami: «Begira, Jaunak agor egin nau. Elkar zaitez, bada, nire mirabearekin. Beharbada, izango dut semerik haren bitartez».Abramek onartu egin zuen Sarairen proposamena,
3 eta Saraik Agar mirabe egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Hamar urte zeramatzaten bizitzen Kanaanen.
4 Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen. Horretaz ohartzean, etxekoandreari mespretxuz begiratzen hasi zen Agar.
5 Orduan, Saraik esan zion Abrami:—Zeu zara mespretxu horren erantzule. Neuk eman nizun besoetara mirabea. Baina haurdun dagoela ohartu deneko, gutxietsi egiten nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoi gu bion artean.
6 Abramek esan zion:—Zeure esku duzu mirabea. Egiozu hobekien deritzozuna.Saraik gaizki hartu zuen Agar, eta honek ihes egin zuen.