7 Abraham bera bizi-bizi joan zen ukuilura, eta, zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion; honek berehala atondu zuen.
8 Hartu zituen gatzatua, esnea eta atonduriko okela, eta bisitariei eraman zizkien. Haiek jaten zuten bitartean, zutik egon zen bera ondoan, zuhaizpean.
9 Bukatzean, esan zioten:—Non da Sara zure emaztea?—Oihal-etxolan —erantzun zuen Abrahamek.
10 Jaunak esan zion:—Zinez, urtebete barru itzuliko natzaizu, eta ordurako zure emazte Sarak semea izango du.Sara adi-adi zegoen oihal-etxolako ate ostean.
11 Abraham eta Sara oso zaharrak ziren, eta iragana zuen Sarak seme-alabak izateko garaia.
12 Horregatik, irri egin zuen Sarak, bere artean pentsatuz: «Agor-agorra nagoelarik, senti ote nezake atseginik? Eta nire senarra zaharra dela, gainera».
13 Orduan, Jaunak esan zion Abrahami:—Zergatik ari da irribarrez Sara, zaharra izanik, semerik ezin duela izan pentsatuz?