4 Hau da zeru-lurren kreazioaren historia.Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean,
5 ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik.
6 Hala ere, lurrazala hezetzen zuen lurrina zerion lurrari.
7 Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.
8 Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Edenen, ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona.
9 Orotariko zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Baratze erdian bi zuhaitz ernearazi zituen: batak bizia ematen zuen eta besteak dena ezagutzeko ahalmena.
10 Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.