64 Rebekak ere jaso zituen begiak eta, Isaak ikusirik, gamelutik jaitsi zen,
65 eta morroiari galdegin:—Nor da landan zehar bidera datorkigun gizon hori?Morroiak erantzun:—Ene nagusia.Orduan, Rebekak bere aurpegia estali zuen zapi batez.
66 Eginiko guztia kontatu zion morroiak Isaaki.
67 Honek bere ama Sararena izandako oihal-etxolara eraman zuen Rebeka. Emaztetzat hartu eta maite izan zuen. Honela poztu zuen Isaakek bere burua, ama hil ondoren.