37 Isaakek erantzun:—Hara, zure nagusi egin dut eta senide guztiak haren zerbitzari bihurtu. Ogiz eta ardoz hornitu dut. Zer egin dezaket zure alde, seme?
38 Esauk esan zion:—Ez al duzu bedeinkazio bakar bat besterik, aita? Bedeinka nazazu neu ere!Esau negarrez hasi zen ozenki.
39 Eta Isaak honela mintzatu zitzaion:«Begira,lur gurietatik kanpo biziko zara,zeruko ihintzetik urrun.
40 Ezpataz zainduko duzu bizia,eta zeure anaia zerbitzatuko;baina bere garaianbotako duzu lepotikharen uztarria».
41 Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitarengandik lortutako bedeinkazioagatik. Honela zioen berekiko: «Hurbil duk gure aitaren hileta-eguna; orduan, Jakob nire anaia hilko diat».
42 Rebekak, lehen-seme Esauren asmoei antzemanik, Jakob seme gazteenari dei egin eta esan zion: «Adizu, Esau zure anaiak mendekua hartu nahi du zure bizkarretik, zu hilez.
43 Entzun, seme. Ihes egizu Haranera, Laban nire anaiarenera.