41 Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitarengandik lortutako bedeinkazioagatik. Honela zioen berekiko: «Hurbil duk gure aitaren hileta-eguna; orduan, Jakob nire anaia hilko diat».
42 Rebekak, lehen-seme Esauren asmoei antzemanik, Jakob seme gazteenari dei egin eta esan zion: «Adizu, Esau zure anaiak mendekua hartu nahi du zure bizkarretik, zu hilez.
43 Entzun, seme. Ihes egizu Haranera, Laban nire anaiarenera.
44 Gelditu harekin denboraldi bat, zure anaiari haserrea baretu arte.
45 Anaiak zuk egina ahaztu eta haren amorruak atzera egin dezanean, bidaliko dut norbait hara, zure bila. Zer dela-eta galdu behar ditut neure seme biak egun berean?»
46 Rebekak esan zion Isaaki: «Bizitzaz nazkaturik nago Esauren emakume hitita horiengatik. Zertarako bizi, Jakob ere lurralde honetako emakumeren batekin ezkontzen bada?»