1 Abiatu zen Jakob eta ekialderantz jo zuen.
2 Bidean zihoala, putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek. Harri handi batek estaltzen zuen putzuko ahoa.
3 Abere-talde guztiak biltzen zirenean, artzainek harria mugitu ohi zuten putzuko aho gainetik eta, ardiei edanarazi ondoren, harria bere lekura, putzu-ahora, itzuli.
4 Jakob honela mintzatu zitzaien artzainei:—Anaiok, nongoak zarete?—Haran herrialdekoak —erantzun zioten.