1 Sugea zen Jainko Jaunak egindako piztiarik maltzurrena.Sugeak esan zion emakumeari:—Jainkoak debekatu egin dizue, beraz, baratzeko arbola guztietako fruituetarik jatea?
2 Emakumeak erantzun:—Ez, jan dezakegu baratzeko arboletako fruituetarik.
3 Baratze erdian dagoen zuhaitzaz bakarrik esan digu Jainkoak: «Ez jan horretatik, ezta ukitu ere, hil nahi ez baduzue».
4 —Ez zarete inolaz ere hilko —esan zion sugeak—.
5 Ongi daki Jainkoak, hartatik jan dezazuenean, begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako bihurtuko zaretela, dena ezagutzeko ahalmena lortuz.