19 Haurdun gelditu zen berriro Lea eta seigarren semea eman zion Jakobi.
20 Leak esan zuen: «Opari ederra egin dit Jainkoak! Orain bai aintzakotzat hartuko nauela senarrak, sei seme eman baitizkiot!» Eta Zabulon eman zion izen.
21 Gero, alaba izan zuen, eta Dina eman zion izen.
22 Jainkoa Rakelez oroitu eta, honen eskaria adituz, erraiak ernearazi zizkion.
23 Haurdun gelditu eta semea izan zuen. Orduan, esan zuen: «Kendu dit Jainkoak neure lotsaizuna».
24 Eta Jose eman zion izen, esanez: «Eman biezat Jaunak beste seme bat».
25 Rakelek Jose izan ondoren, Jakobek esan zion Labani:—Uztazu etxera, neure lurraldera, joaten.