32 Gaur zure artaldeen artetik igaroko naiz, eta antxume beltzak eta axuri nabar nahiz pintoak oro bereiz jarriko ditut: horiek izango ditut lansari.
33 Horrela, biharko egunean nire irabazien kontu hartzera etortzen zarenean, jakin ahal izango duzu zintzo jokatu dudan ala ez.
34 Labanek esan zuen:—Ongi, zuk esan bezala egingo dugu.
35 Egun berean bereizi zituen Labanek aker marradun edo pintoak, ahuntz nabar edo pintoak eta ardi beltzak; hauek guztiak bere semeen esku utzi zituen Labanek.
36 Gero, urrundu egin ziren Jakobengandik, hiru eguneko bidea tartean jarriz. Jakobek, berriz, Labanen gainerako abereak bazkatzen zituen.
37 Jakobek, zumitz-, hurritz- eta platano-ziri heze batzuk harturik, zuritu egin zituen.
38 Abereak edatera zihoazen asketan ezarri zituen ziri zurituak ardien aurrean; hala, edatera joatean, ardiek arkara izaten zuten.