40 Gero, Jakobek bildotsak bereizten zituen, Labanen artaldeko abere marradun eta beltzekin elkartu gabe. Honela zihoan bere artaldea osatuz Labanen ardietatik aparte.
41 Ardi azkarrenak ernalduak izatean, Jakobek ziriak ezartzen zizkien begi aurrean asketan, zirien aurrean ahariek ernal zitzaten.
42 Ardiak ahulak zirenean, ordea, ez zituen ziriak ezartzen. Honela, ahulak Labanentzat eta azkarrak Jakobentzat suertatzen ziren.
43 Oso aberats egin zen Jakob: artalde handiak, morroi-mirabeak, gamelu eta astoak eskuratu zituen.