29 Badut zuri kalte egiteko ahalbiderik, baina zuen arbasoen Jainkoak esan dit bart: «Ez, gero, esan ezertxo ere Jakobi».
30 Aitaren etxera joateko irrikaz zeundela eta, zuk alde egitea, tira; baina zergatik lapurtu dizkidazu etxe-jainkoen irudiak?
31 Jakobek erantzun zion Labani:—Beldur nintzelako egin dut ihes, zeure alabak kendu egingo zenizkidala uste nuen eta.
32 Zure etxe-jainkoen irudiei dagokienez, gutariko norbaiti aurkituko bazenizkio, hil egingo nuke halakoa. Begira gure ahaideen aurrean, gure ondasunen artean zurerik ba ote dagoen; hala balitz, hartu.Jakobek ez zekien Rakelek jainko-irudiak lapurtu zituenik.
33 Sartu zen Laban Jakoben oihal-etxolan, ondoren Learenean, gero beste bi mirabeenean, eta ez zuen ezer aurkitu. Atera zen Learen oihal-etxolatik eta Rakelenean sartu.
34 Baina Rakelek hartuak zituen ordurako etxe-jainkoen irudiak eta gameluaren txalman ezarriak. Bera gainean zegoen eseria. Labanek oihal-etxola guztia arakatu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu.
35 Rakelek esan zion aitari: «Ez zaitez haserretu, ene jauna, zure aurrean jaikitzen ez banaiz, hilerokoarekin bainago».Dena zehatz-mehatz arakatu arren, ez zituen etxe-jainkoen irudiak aurkitu.