6 Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita.
7 Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten.
8 «Pintoak izango dituzu lansari» zioenean, ardiek arkume pintoak egiten zituzten. «Marradunak izango dituzu lansari» zioenean, aldiz, ardiek arkume marradunak egiten zituzten.
9 Honela, Jainkoak artaldea zuen aitari kendu egin dio, eta niri eman.
10 Izan ere, ardiak ernaltzeko garaian hauxe ikusten nuen ametsetan: ardiak ernaltzen zituzten ahariak marradunak, pintoak eta nabarrak zirela.
11 Jainkoaren aingeruak deitu zidan ametsetan: «Jakob!» «Hemen nauzu!», erantzun nion nik.
12 Hark esan zidan: «Begira, ardiak ernaltzen dituzten ahari guztiak marradun, pinto eta nabarrak dira; izan ere, ikusi dut Labanek egin dizun guztia.