1 Goizean goiz jaikirik, Labanek bere alaba-bilobak besarkatu zituen eta bedeinkatu. Gero, alde egin zuen, etxera itzuliz.
2 Bere bidean zihoala, Jainkoaren aingeru batzuekin egin zuen topo Jakobek.
3 Haiek ikusi orduko, Jakobek esan zuen: «Jainkoaren kanpalekua da hau!» Eta leku hari Mahanaim —hau da, «Kanpaleku-bieta»— eman zion izen.
4 Jakobek mezulariak bidali zizkion, bere aurretik, Esau bere anaiari, Seir lurraldera, Edomgo landetara.
5 Agindu hau eman zien: «Hona nola hitz egingo diozuen Esau ene anaiari: Honela mintzo da Jakob zure zerbitzaria: Labanekin egona nauzu eta orain arte luzatu naiz.