26 Gizonak, garaitu ezin zuela ikusirik, borrokaldian izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka jarri.
27 Gizonak esan zion:—Uztazu joaten, eguna zabaltzear baitago.Jakobek erantzun zion:—Ez dizut utziko, bedeinka nazazun arte.
28 Hark galdetu zion:—Zein da zure izena?—Jakob —erantzun zion.
29 Besteak, orduan:—Ez dizute aurrerantzean Jakob deituko, Israel baizik, borrokan egin baituzu Jainkoarekin eta gizakiekin, eta nagusi atera zara.
30 Jakobek galdegin zion:—Esadazu, arren, zeure izena.Hark erantzun:—Zergatik galdegiten didazu izena?Eta han bertan bedeinkatu zuen.
31 Jakobek leku hari Penuel —hau da, «Jainkoaren Aurpegi»— eman zion izen; honela baitzioen: «Jainkoa aurrez aurre ikusi eta oraindik bizirik nago».
32 Eguzkia ateratzen ari zen Jakobek Penueldik alde egitean, eta izterretik herrenka zebilen.