17 Baina erdaindu nahi ez baduzue, geure arreba hartu eta alde egingo dugu».
18 Hitz hauek atsegin izan zituzten Hamorrek eta honen seme Sikemek.
19 Mutila berandu gabe erdaindu zen, hain gogoko baitzuen Jakoben alaba. Eta bera zen bere aitaren etxean ohoragarriena.
20 Hamor eta honen seme Sikem joan ziren hiri-sarrerako plazara eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei:
21 «Gizon horiek bakezale dira. Daudela gurekin lurralde honetan, eta egin dezatela beren bizimodua bertan, nahiko zabala baita gu eta horiek bizitzeko. Horien alabak hartuko ditugu emaztetzat, eta guk geure alabak emango dizkiegu.
22 Baina gizon horiek ez dute onartuko gurekin egotea, herri bakar bat izateko, geure gizonezko guztiak erdaintzen ez baditugu, berak erdaintzen diren bezala.
23 Horien ondasun eta abere guztiak ere geure izango ditugu. Eman diezaiegun baiezkoa eta bizi bitez gure lurraldean».