4 Sikemek Hamor bere aitari esan zion: «Har iezadazu neskatxa hori emaztetzat».
5 Jakobek jakin zuen Sikemek Dina desohoratu zuela; baina, semeak abereekin landan zituenez, isilik egon zen haiek itzuli arte.
6 Hamor, Sikemen aita, Jakobekin hizketatzera atera zen.
7 Landatik itzultzean, Jakoben semeek gertatuaren berri jakin zuten. Samindurik eta haserre bizitan jarri ziren. Jakoben alabarekin etzanez Sikemek egin zuen itsuskeria, Israelen ez zela inola ere egin behar esaten zuten.
8 Honela mintzatu zitzaien Hamor: «Sikem nire semea zuen arrebaz maitemindua dago; emaiozue, arren, emaztetzat.
9 Elkarren arteko ezkontzak direla bide, egin gaitezen elkarren ahaide.
10 Geldi zaitezte gurekin bizitzen, zeuen aukeran duzue lurralde hau: bizi bertan, egizue zeuen bizimodua, erosi etxaldeak».