10 Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.
11 Behin batean, etxean sartu beharra izan zuen Josek, lanarengatik. Ez zegoen une hartan beste zerbitzaririk barruan.
12 Orduan, nagusiaren emazteak soinekotik heldu eta esan zion: «Zatoz nirekin!» Baina Josek soinekoa haren eskuetan utzi eta ihes egin zuen etxetik.
13 Andreak, bere eskuetan soinekoa utzita kanpora ihes egin ziola ikusirik,
14 etxeko zerbitzariei oihu egin zien, deiadarka esanez: «Begira hebrear hau! Gure lepotik barre egiteko ekarri digute! Nirekin oheratu nahi zuen, baina oihuka hasi natzaio
15 eta, nire oihu eta deiadarrak entzutean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
16 Bere aldamenean ezarri zuen Joseren soinekoa, senarra etxeratu arte.