1 Gertakari hauen ondoren, Egiptoko erregearen edarizain eta okinen arduradunek iraindu egin zuten beren nagusi erregea.
2 Haserretu zen faraoia bi zerbitzarion aurka
3 eta atxilotu egin zituen guardiaburuaren etxeko kartzelan ezarriz, Jose preso zegoen tokian hain zuzen.
4 Guardiaburuak Joseren ardurapean utzi zituen.Denboraldi bat preso egon ondoren,
5 bi zerbitzariek amets egin zuten gau berean; bakoitzaren ametsak bere esanahi berezia zuen.
6 Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek
7 bere nagusiaren etxean kartzelatuak zeuden faraoiaren funtzionarioak eta galdegin zien:—Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun?