12 Bazen han gurekin hebrear gazte bat, guardiaburuaren esklaboa. Kontatu genizkion geure ametsak, eta hark bakoitzaren esanahia argitu zigun.
13 Eta gertatu ere, berak eman zigun argibidearen arabera gertatu zitzaigun: ni neure karguan ezarri ninduzun berriro; bestea, aldiz, urkatu».
14 Faraoiak Joseren bila joateko agindu zuen eta berehala kartzelatik atera zuten. Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana eraman zuten.
15 Honek esan zion:—Amets bat izan dut, eta ez dut inor aurkitu esanahia argitzeko gauza denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu zuk haren esanahia.
16 Josek ihardetsi zion:—Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna zeure onerako.
17 Faraoiak kontatu zion: «Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela,
18 zazpi behi guri eta eder ibaitik atera eta larrean hasi ziren.