31 Aurrerantzean, asetasuna zer denik ere ez da jakingo ondoren etorriko den goseteagatik, hain larria izango baita.
32 Eta amets bat bera behin eta birritan egiteak, Jaunak erabakia duela eta betetzeko prest dagoela adierazten du.
33 Orain, beraz, faraoi jauna, hauta ezazu gizon argi eta jakintsua, eta emaiozu aginpidea Egipto guztiaren gain.
34 Ezar itzazu gainbegiraleak, zazpi urteko asealdian lurreko emaitzetatik bosteko baten zerga bil dezaten.
35 Etortzeko diren urte on horietan, janari ugari jaso eta bil dezatela zure ardurapean, eta hirietan gorde.
36 Horrela, janari hori gorderik geldituko da Egipto lurraldean izango diren zazpi gose-urteetarako, eta goseteak ez du lurralde hau hondatuko».
37 Ongi iruditu zitzaion proposamena faraoiari, baita honen funtzionarioei ere.