39 Eta Joseri esan zion: «Ez daiteke inor zu baino gizon argi eta zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guztietan aditua izatea eman dizunez gero.
40 Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk esana egingo du herri osoak. Neu bakarrik izango nauzu gainetik, errege naizenez.
41 Hara, Egipto osoaren gain ematen dizut agintea».
42 Hau esanik, faraoiak bere behatzetik eraztuna atera eta Joserenean ezarri zuen; liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini.
43 Gero, bere bigarren zalgurdira igoarazi zuen, aurretik oihuka zihoazkiolarik: «Kontuz!»Honela eman zion faraoiak Joseri agintea Egipto osoaren gain.
44 Esan zion era berean: «Neu nauzu faraoia, baina zure baimenik gabe ezin izango du inork behatz txikia ere altxatu Egipto lurralde guztian».
45 Faraoiak Tzafnat-Panea izena ezarri zion Joseri, eta Asenat, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba, eman zion emaztetzat. Beraz, Egiptoko agintari gertatu zen Jose.