1 Jakin zuen Jakobek bazela Egipton garia, eta honela mintzatu zitzaien semeei: «Zertan zaudete elkarri begira?
2 Egipton garia badela jakin dut. Jaitsi, bada, garia erostera, bizi ahal gaitezen eta ez goseak hil».
3 Jaitsi ziren, bada, Joseren hamar senideak Egiptora garia erostera.
4 Jakobek ez zuen Benjamin, Joseren anaia, beste senideekin bidali nahi izan, zorigaitzen bat gertatuko ote zitzaion beldurrez.