35 Zakuak husterakoan, nork bere diru-zorroa zaku-muturrean zeukan. Diru-zorroak ikustean, beldurtu egin ziren aita-semeak.
36 Orduan, Jakobek esan zien:—Semerik gabe utzi behar nauzue: Jose falta dut, Simeon ere bai eta, orain, Benjamin kendu nahi didazue. Zoritxarra zoritxarraren gain niretzat!
37 Rubenek esan zion aitari:—Utzi Benjamin nire kontu, eta neuk itzuliko dizut. Itzuliko ez banizu, hil nire bi semeak!
38 Jakobek, orduan:—Ez da jaitsiko nire semea zuekin, hila baitu bere anaia eta bera bakarrik gelditzen zait Rakelengandik. Bidean zoritxarren bat gertatuko balitzaio, agure hau Hildakoen Egoitzara jaitsaraziko zenukete atsekabez.