25 Otordua han egingo zutela jakitean, senideek opariak prestatu zituzten, Jose eguerdirako etorri zain zeuden bitartean.
26 Jose etxera iristean, opariak eskaini zizkioten eta lurreraino ahuspeztu zitzaizkion.
27 Agurtu ondoren, Josek galdetu zien:—Eta ongi al da aipatu zenidaten aita zaharra? Bizi al da oraindik?
28 —Zure zerbitzari den gure aita bizi da, bai, oraindik, eta ongi dago —erantzun zioten, berriro makurtuz eta ahuspeztuz.
29 Gero, Josek, ama berarengandiko senide zuen Benjaminengan begiak jarririk, esan zuen:—Hori al da zuek aipatu zenidaten anaia gazteena? Bejondaiala, seme!
30 Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka bere gelara joanez, negar egin zuen.
31 Gero, aurpegia garbituz, gelatik atera eta, adore harturik, bazkaria zerbitzatzeko agindu zuen.