1 Josek agindu hau eman zion etxeko arduradunari: «Bete leporaino janariz gizon hauen zakuak, ezarri bakoitzari bere dirua zaku-muturrean,
2 eta diruarekin batera nire edalontzia, zilarrezkoa, gazteenaren zaku-muturrean».Hark Joseren esana bete zuen.
3 Biharamun goizean bidali zituzten Joseren senideak beren astoekin.
4 Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari esan zion: «Zoaz gizon horien atzetik eta, atzemandakoan, esaiezu: Zergatik itzuli duzue gaizkia ongiaren truke?