6 Bi urte dirau goseteak lurralde osoan eta datozen bost urteetan ere ez da hazirik ereingo, ez uztarik bilduko.
7 Jainkoak zuen aurretik bidali nau, zuentzat behar adina janari gordetzeko eta zuek harrigarriro salbatzeko.
8 Beraz, ez nauzue zuek bidali, Jainkoak baizik. Berak jarri nau faraoiaren ordezko, bere etxeko buru eta Egipto osoko agintari.
9 «Ea, bada, itzuli arin aitarengana eta esaiozue: Hau dio zure seme Josek: Jainkoak Egipto osoko buru jarri nau. Zatoz niregana! Ez luzatu!
10 Goxen lurraldean biziko zarete, niregandik hurbil, zeu, zure seme-alabak eta bilobak, zure artalde eta behi-taldeak eta daukazuen guztia.
11 Han hornituko zaituztet janariz zeu, zure etxekoak eta zure abere-taldeak. Ez zaizu ezer faltako, beste bost gose-urte gelditzen diren arren».
12 Beste hau ere esan zien Josek: «Bai zuek, bai Benjaminek, zeuen begiz egiazta dezakezue ni neu naizela hitz egiten ari natzaizuena.