1 Josek faraoiari berri ematera joan eta esan zion: «Nire aita eta senideak etorri dira Kanaandik ardi eta behiekin eta daukaten guztiarekin. Orain Goxen eskualdean aurkitzen dira».
2 Anaietariko bost berekin hartu eta faraoiari aurkeztu zizkion.
3 Honek esan zien:—Zein da zuen lanbidea?Haiek erantzun:—Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.
4 Eta jarraitu zuten:—Oso larria da gosetea Kanaan aldean, eta larrerik ere ez dago gure artaldeentzat. Horregatik etorri gara lurralde honetara, atzerritar gisa bizitzera. Utzi, beraz, Goxen eskualdean bizitzen.
5 Faraoiak Joseri esan zion:—Aita eta senideak etorri zaizkizu.
6 Hor duzu Egipto osoa; jar itzazu hoberen deritzozun eskualdean; Goxenen, esate baterako. Eta zure anaia horien artean gizon treberik baduzu, jarri nire abereen arduradun.
7 Ondoren, Josek bere aita eraman zuen faraoiari aurkezteko. Jakobek faraoia bedeinkatu zuen.