10 Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.
11 Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,
12 den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,
13 esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.
14 «Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik.
15 Hona zein neurritakoa egingo duzun: ehun eta berrogeita hamar metro luze, hogeita bost metro eta erdi zabal, eta hamabost metro eta erdi gora.
16 Sabaiez estaliko duzu, gailurretik hegalera metro eta erdiko jaitsiera emanez. Alboan atea jarriko diozu. Hiru solairu izango ditu.