5 Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.
6 Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,
7 esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».
8 Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.
9 Hona hemen Noeren historia.Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.
10 Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.
11 Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,