7 esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».
8 Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.
9 Hona hemen Noeren historia.Gizon zuzena zen Noe eta akatsik gabea bere garaikoen artean. Jainkoak nahi bezala jokatzen zuen.
10 Hiru seme izan zituen: Sem, Kam eta Jafet.
11 Mundua gaiztakeriaz eta indarkeriaz betea zegoen,
12 den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,
13 esan zion Noeri: «Izaki oro suntsitzea erabaki dut, gizakien erruz indarkeriaz betea baitago mundua; gizakia eta mundua, biak suntsituko ditut.