20 Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen.
21 Ardoa edan zuen batean, mozkortu egin zen eta bere oihal-etxolaren erdian biluzik zegoen etzana.
22 Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien.
23 Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi.
24 Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona.
25 Orduan, esan zuen:«Madarikatua Kanaan: izan bedibere senideen esklaboen esklabo».
26 Esan zuen, gainera:«Bedeinkatua Jauna,Semen Jainkoa!Izan bedi Kanaan Semen esklabo!