Isaias 10 EAB

1 Zoritxarrekoakzuzengabeko legeak emateneta jasanezineko dekretuakidazten dituztenak!

2 Jende xehearizuzenbidea ukatzen dioteeta dohakabeei eskubideak kentzen;alargunak larrutzen dituzteeta umezurtzak zurrupatzen.

3 Zer egingo ote duzuekontuak hartzeko egunean?Zer, hondamena urrutitiketortzen ikustean?Norengana jo laguntza eske?Non gorde ondasunak?

4 Preso joan beharko duzue,makurturik,edota gerran erori hilda.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu,luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

Jaunak Asiriaren bidez zigortu

5 Honela dio Jaunak:«Zoritxarrekoa Asiria,eskuan dudan sumin-zigor hori!

6 Herri sinesgabearen aurkabidaltzen dut,haserretu ninduen herriaren aurka,lapurretara eta harrapaketara,hura kaleetako lokatza bezalazapaltzera.

7 Baina oso bestelako asmoakditu Asiriak buruan:suntsitzea du asmo,herri asko birrintzea.

8 Hona zer dioen:“Nire gudalburuak ez al diraerregeen pareko?

9 Ez ote ditut konkistatuKalno eta Karkemix,Hamat eta Arpad,Samaria eta Damasko?

10 Neure esku hartu ditutsasijainkoak gurtzendituzten herriak,nahiz eta beraien idoloakJerusalem eta Samariakoakbaino ugariago izan;

11 Samariarieta haren sasijainkoei egina,nola ez diet egingo, bada,Jerusalemi eta beronen idoloei?” »

12 Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.

13 Izan ere,honela dio Asiriako erregeak:«Neure indarrez egin duthori guztia,neure trebeziaz, argia bainaiz.Herrien arteko mugakezabatu ditut,haien ondasunak harrapatueta, gudari ausartaren gisa,erregeak eraitsi.

14 Habia bati bezala erantsi diet eskuaherrien aberastasunei.Habian utzitako arrautzakhartzen diren bezalaxehartu dut neuretzat lur guztia,eta ez zuen inork hegalik mugitu,ez txio egiteko mokorik zabaldu».

15 Baina aizkorak uste ote duaizkolaria baino handiago denik?Trontzeak uste ote dutrontzalaria baino gehiago denik?Ez du zigorrak erabiltzenzigorduna!Ez du zurezko makilak hartzenzurezko ez den makiladuna!

16 Horregatik, Jaun ahalguztidunakahulezia bihurtuko duasiriarren sendotasuna,eta haien gorputz ederraksukarrez joko ditu,suak hartuta bezala jarriko.

17 Israelen argi den Jainkoasu bihurtuko da,Israelen Santua sugar,eta bat-batean erreko ditu,sasia eta laharra bailiran.

18 Basoa eta baratzea bezain jori zena,goitik behera desegingo du,gaixotasun larriak gizakiadesegiten duen bezala.

19 Eta basoan geldituko direnzuhaitzakhain gutxi izango dira,ezen ume batek erekontatu ahal izango baititu.

Bakar batzuk itzuliko

20 Egun hartan,Israelen bizirik geldituek,Jakoben ondorengoetanonik aterako direnekez dute gehiago beren zigortzaileahartuko euskarritzat,baizik eta Jauna, Israelen Santua,hartuko dute benetako euskarritzat.

21 Jakoben ondorengoen artean,bakar batzuk besterikez dira itzulikoJaun indartsuagana.

22 Zure herria itsasoko hondarrabezain ugaria izango bada ere,oi Israel,bakar batzuk besterikez dira itzuliko:erabakia dago hondamendia,herriak ondo merezia.

23 Erabakia beteko duJaun ahalguztidunak,lurralde osoan beteko ere.

Asiriarrak zigortuko

24 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Oi zu,Sionen bizi zaren nire herria!Ez izan Asiriaren beldurrik,zigorrez jotzen bazaitu ereeta zure aurkamakila jasotzen badu ere,behinola egiptoarrek bezala.

25 Izan ere, oso denbora gutxi barruamaituko dazure kontra dudan haserrea,eta nire suminakhaiek ditu hondatuko.

26 Jaun ahalguztidunak haien aurkaastinduko du zartailua,Horebeko harkaitzeanmadiandarrak jo zituenean bezala;eta Asiriaren kontrajasoko du makila,behinola Egiptonitsasoaren kontra bezala.

27 Egun hartan, erori egingo zaizuAsiriaren zama bizkarretiketa haren uztarria lepotik;oparoaldia izango duzu ondoren».

Bat-bateko inbasioa

28 Aiatera iritsi da erasotzailea,Migronen barrena dator,Mikmasen egin duarmen ikuskapena,

29 igaro du haitzarteko ataka,Geban eman du gaua;ikara dira Ramakoak,ihesi doa Saulen Gibea hiria.

30 Egin garrasi, Bat-Galim hiria!Entzun, Laixako jendea!Erantzun, Anatot hiria!

31 Madmenakoek ihesari eman diote,Gebimgo bizilagunakbabes bila dabiltza.

32 Nob-en da dagoeneko erasotzaileaeta eskua altxatzen du mehatxukaSion mendiaren aurka,Jerusalemgo muinoaren aurka.

33 Hara, Jainko Jaun ahalguztidunakindarrez lurrera botako dituerasotzaileak,zuhaitzari adarrakmozten zaizkion bezala,nahiz eta garaiak eta sendoak izan.

34 Aizkoraz jotzen du baso trinkoa,eta Libanokoak bezainzuhaitz mardulak ere lurrera datoz.