Isaias 60 EAB

Jerusalem berriaren distira

1 Jaiki, Jerusalem, egizu distira,badator-eta zure argia:Jaunaren aintza zure gain ageri da!

2 Ikus, ilunpetan dago lurra,gau beltzean herriak;zure gain, ordea, Jauna ageri da,haren aintza zure gain nabari.

3 Zure argirantz joko dute herriek,zure egunsenti-distirarantzerregeek.

4 Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik:urrutitik datoz zure semeak,besoetan dakartzate zure alabak.

5 Haiek ikusiz, distiratsu jarriko zara,bihotza pozez lehertzeko zorian;zuregana bilduko dituzteurrutiko herrien altxorrak,zuregana ekarrikonazioen ondasunak.

6 Gamelu ugariz beteko zara,Madian eta Efako karabanaketorriko dira,baita Sabako guztiak ere,urrea eta intsentsua ekarrizeta Jaunaren egintza goresgarriakhots eginez.

7 Zuretzat bilduko dituzteKedarko artalde guztiak,zeure zerbitzurako izango dituzuNebaiot-eko ahariak;Jaunari eskainiko zaizkiobere aldare gainean,berarentzat opari atsegingarri,eta Jaunakare bikainago bihurtuko duberaren ospea agertzen duentenplua.

8 Zer ari naiz ikusten?Zeruan zehar hodeiak bezala,usategira usoak hegan bezala,

9 itsasontziak datoz Jaunarengana,Tarsiseko ontziak aurretik direla;zure seme-alabakurrutitik dakartzate,urrez eta zilarrez beterik.Jaunaren, zure Jainkoaren,omenez datoz,ospez jantzi zaituenIsraelen Jainko santuaren omenez.

10 Jaunak dio:«Atzerritar jendeakberreraikiko ditu zure harresiak,eta haien erregeakzerbitzari izango dituzu;izan ere, neure haserreanzigortu zintudan arren,neure onginahiangupidatu egin naiz zutaz.

11 Zure ateakzabalik egongo dira beti,gau eta egun itxi gabe,nazioen erregeakberen ondasunekinerreskadan zuregana sarrarazteko.

12 Zerbitzura jarriko ez zaizkizunherri eta erreinuakbertan behera galduko dira,nazioak erabat hondatuko.

13 «Zuregana ekarriko dituzteLibanoko zedro ospetsuak,zipres, zumar eta izeiekin batera,nire santutegia apaintzeko;ospez beteko dutbizi naizen tenplua.

14 Burumakur etorriko zaizkizuzeure zapaltzaileen seme-alabak,zure oinetan ahuspeztukomespretxatu zintuzten guztiak.“Jaunaren Hiri”,“Israelen Jainko santuaren Sion”deituko dizute.

15 «Bazterturik, gorrotatuaeta bakarrik utzia egon bazara ere,gizaldien harro-bide egingo zaitut,mende guztien pozgarri.

16 Amak haurtxoa bularrean bezalajanarituko zaituztenazio eta erregeek,orduan jakingo duzuni, Jauna, naizela zure salbatzailea,ni, Israelen Jainko indartsua,naizela zure askatzailea.

17 «Brontzearen ordez urreaekarriko dizut,burdinaren ordez zilarra,zuraren ordez brontzeaeta harriaren ordez burdina.Bakea jarriko dizut gobernari,justizia zuzendari.

18 Ez da gehiago zure herrialdeangogorkeri hotsik entzungo,ez zure mugetanhondamendi eta triskantzarik izango;“Salbamen” deituko diezuzeure harresiei,“Gorespen” zeure ateei.

19 «Aurrerantzean ez duzueguzkirik beharko eguna argitzeko,ezta ilargi-distirarik ere gauez,ni, Jauna, izango bainauzuzeure argi betiko,ni, zeure Jainkoa, distira.

20 Zure eguzkiaez da behin ere jaitsiko,ezta zure ilargia gordeko ere,ni, Jauna, izango bainauzuzeure argi betiko,eta amaituak izango dirazure negar-egunak.

21 Zure herritarrakzintzo izango dira denaketa lurraldearen jabebihurtuko betiko:nik ezarritako landare berri,neure ospea agertzekoeginiko obra.

22 Hain gutxi izanik,milaka ugalduko dira;hain kaskar izanik,nazio handi bihurtuko.Berehala gertaraziko dut nik,Jaun honek,garaia iritsi bezain laster».