Isaias 5 EAB

Mahastiaren maite-kanta

1 Neure adiskidearen izeneannator kantatzeraadiskideareneta beraren mahastiaren kanta.Nire adiskideak bazuen mahasti batmalda jori batean.

2 Lurra harrotu, harriak kendueta landarerik onenaklandatu zituen.Erdian talaia eraiki zuen,eta dolarea egin.Mahats gozoa espero,eta sasi-mahatsa eman zion.

3 Orain, bada,Jerusalemgo bizilagunok,Judako gizon-emakumeok,zuek erabaki nireeta nire mahastiaren arteko auzia.

4 Zer egin niezaiokeenneure mahastiariegin diodanaz gainera?Mahats gozoa espero nuen:zergatik eman dit sasi-mahatsa?

5 Esango dizuet, bai,zer egingo diodan neure mahastiari:itxitura kenduko diot,larre bihur dadin;harresia zulatuko, zapal dezaten;

6 lugorri bihurtuko dut:ez dute inausiko, ez jorratuko,eta sasiek eta laharrek hartuko dute;bertan euririk ez egitekoaginduko diet hodeiei.

7 Israel daJaun ahalguztidunaren mahastia;Judako herria,haren landare-sail kutuna.Zuzenbidea espero zuenharengandik,eta horra: zuzengabekeria!Justizia espero zuen,eta horra: aieneak!

Gaiztoen aurka madarikazioak

8 Ai zuek, etxea etxearieta soroa soroarieransten diozuenok,besteak bizitokirik gabe utziz,lurralde osoarenjaun eta jabe bakar izateko!

9 Entzuna dut Jaun ahalguztidunakegindako zina:«Etxeok oro hondatu egingo dira;handiak eta ederrak izan arren,hutsik geldituko.

10 Hiru hektareako mahastiakzahagi erdi bat ardo besterikez du emango;hamar anega hazikanega bat ale besterik ez».

11 Ai zuek, goizean goiz edanari ekineta gauean berandu arteardoz berotzen zaretenok!

12 Zitara eta harpa,danbolin eta txistu-soinuaeta ardoa ugari zuen janaldietan;baina Jaunaren ekintzazez zarete ohartzen,haren egintzakez dituzue aintzakotzat hartzen.

13 Horregatik,nire herria erbestera daramatebere axolagabekeriagatik.Buruzagi eta jende xehe,gose-egarriz hilko dira denak.

14 Herio Leizeak neurrigabezabalduko du aho-zuloaeta irekiko eztarria,handikiak eta herri xehea irensteko,beren irri eta barre guztiekin batera.

15 Makurtu beharko du, bai, gizakiak,eta bere burua apaldu;begiak jaitsi beharko harroek.

16 Jaun ahalguztidunak justizia eginezagertuko du bere handitasuna;Jainko santuak epaia betezagertuko du bere santutasuna.

17 Erraustutako hirian,zelaian bezalabazkatuko dira ardiak,larratuko ahuntzak.

18 Ai zuek, idiek gurdia bezalabekatua garraiatzen duzuenok!

19 Honela diozue:«Bizkor burutu beza Jaunakbere egintza,ikusi ahal dezagun;lehenbailehen bete bezaIsraelgo Santuak bere asmoa,ezagutu ahal dezagun».

20 Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitzesaten diozuenok,iluna argi eta argia ilun,samina gozo eta gozoa saminbihurtzen duzuenok!

21 Ai zuek, zeuen begitan jakintsu,zeuen ustetan zentzudun zaretenok!

22 Ai zuek, ardoa edaten nagusi,edariak nahasten txapeldunzaretenok,

23 errudunari diru-trukearrazoi emateneta errugabeari zuzenbideaukatzen diozuenok!

24 Beraz, suak lastoa irensteneta sugarrak galtzuakiskaltzen duen bezala,halaxe ihartuko dira zuen sustraiak,hauts bihurtuko zuen loreak.Zeren eta Jaun ahalguztidunarenirakaspena baztertu egin baituzueeta Israelgo Santuaren hitzamespretxatu.

Jaunaren haserrea. Urrutiko herri bati dei

25 Horregatik piztu daJaunaren haserreaberaren herriaren aurka;luzatua du eskua zigortzeko.Dar-dar dagite mendiek,zaborra bezala daudegorpuak kaleetan.Hala ere,Jaunaren haserrea ez da baretu;luzatua du oraindik eskuazigortzeko.

26 Urrutiko herri batiegingo dio dei Jaunak,bandera jasoz eta txistuka,eta lurraren azken bazterretatiketorraraziko du.Hor non datozen arin eta bizkor:

27 ez dira nekatzen,ez estropezu egiten;ez ditu loak,ez logaleak geldiarazten;ez zaie gerrikoa askatzen,ez eta oinetako lokarria eteten.

28 Ongi zorroztuak dituzte geziak,ongi tenkatuak uztaiak.Haien zaldi-apatxakharria bezain gogor,haien gurdi-gurpilakzurrunbiloa bezain bizkor;

29 haien orroa lehoiarena,lehoikumearena bezalakoa:orro eginez, harrapakinari heldueta eraman egiten du,eta ezin dio inork kendu.

30 Egun hartan,Israelen aurka egingo du orro,itsasoak egin ohi duen bezala.Eta lurrari begiratuko dionak,ilunpea eta atsekabea besterikez du ikusiko,eta argia hodei beltzek ilundua.