Isaias 8 EAB

Isaiasen semea, Israelentzat ezaugarri

1 Honela agindu zidan Jaunak: «Hartzazu ohol handi bat eta idatzi hizki arruntez: “Maher-Xalal-Hax-Baz” —hau da, “Laster harrapaketa, berehala lapurreta”—.

2 Hartu gero bi lekuko fidagarri: Urias apaiza eta Zakarias, Jeberekiasen semea».

3 Bien bitartean, neure emazte profetesarekin harremanak izan nituen; haurdun gelditu zen eta semea izan zuen. Jaunak esan zidan: «Jarriozu izena “Maher-Xalal-Hax-Baz”.

4 Izan ere, haurrak “aita” eta “ama” esaten ikasi baino lehen, Damasko eta Samaria hustu egingo dituzte eta bertako aberastasunak Asiriako erregeari eramango».

Asiriarren inbasioa iragarri

5 Honela esan zidan Jaunak berriro:

6 «Retzin eta Pekahen beldurrez,herri honek Siloeko ur bareeimuzin egin dienez gero,

7 Eufratesko ur handi eta indartsuenazpian hartuko du Jaunak,Asiriako erregeareneta haren indar guztienazpian, alegia.Ubide eta ibai-bazter guztietangainez egingo du urak.

8 Judara iritsiko da,urpean hartuko du,dena leporaino estaliko.Haren ur-adarrekluze-zabal osoanestaliko dute zure lurraldea,oi Emmanuel!»

9 Ikara zaitezte, herriok,suntsitu egingo baitzaituztete!Entzun hau,urrutiko lurralde guztiok:armak hartu arren,suntsitu egingo zaituztete;bai, armak hartu arren ere,suntsitu egingo zaituztete.

10 Asmatu egitamuak:bertan behera geldituko dira.Proposatu nahi duzuena:alferrik izango da,Jainkoa gurekin baitago.

Jaunari bakarrik izan beldur

11 Eskutik hartu ninduen Jaunak eta herri honen bideari ez jarraitzeko agindu zidan, esanez:

12 «Ez esan “matxinada” herri honek “matxinada” esaten dion guztiari. Ez izan beldurrik, ez ikararik, herri hau beldurtzen duenarengatik.

13 Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara.

14 Santutegi nauzue ni, baina baita behaztopa-harri ere, Israelgo bi erresumei oztopo eragingo dien harkaitz eta Jerusalemgo bizilagunentzat sare eta tranpa izango dena.

15 Askok egingo dute bertan estropezu, erori eta hil egingo dira; sarean bilduak eta harrapatuak geldituko dira».

Isaiasen oharpenak ikasleentzat

16 Zigilupean gordea uzten dutirakaspen eta aitorpen hauneure ikasleentzat.

17 Jaunaren zain nago, nahiz eta harkJakoben herriari aurpegia gorde;harengan nik itxaropen.

18 Zuek, ene ikasleok, begira nirieta Jaunak eman dizkidan haurrei:Sion mendian bizi denJaun ahalguztidunak jarri gaituIsraelentzat ezaugarri eta zantzu.

19 Bai, hau esango dizuete segur aski:«Egiezue kontsultanekromante eta igarleei,isil-misilean eta marmarkaari ohi diren horiei.Herri batek ez ote dizkiebizien gorabeherak beren jainkoeieta hildakoei galdetu behar?»

20 Zuek, ordea, egon adiirakaspenari eta aitorpenari!Hauetara jotzen ez duenakez du egunsentirik ikusiko.

Egun larriak

21 Batetik bestera ibiliko da jendea,larri eta goserik.Goseak amorraturik,madarikatu egingo duteberen erregea eta beren Jainkoa.Nahiz gora begiratu,

22 nahiz lurrera begiratu,estualdia eta ilunpea,iluntasun larriaizango dute nonahi.

Bake-erregearen garai berria

23 Baina orain estualdian daudenakez dira beti ilunpetan egongo.Garai bateanlotsagarri utzi zituen JaunakZabulonen lurraldeaeta Neftaliren lurraldea;baina geroztik ospetsu egin duitsaso ondoko bidea,Jordanez haranzko lurraldea,eta Galilea, jentilen eskualdea.