1 Hau dio zuen Jainkoak:«Kontsola ezazue,kontsolatu nire herria!
2 Mintza bihotzera Jerusalemi;hots egiozueburutu duela bere morrontza,ordaindu bere erruen zorra,gogor ordainarazi baitizkio Jaunakbere bekatuak».
3 Ahots bat oihuka:«Prestatu basamortuanbidea Jaunari,berdindu eremuan galtzadagure Jainkoari.
4 Bete daitezela sakanak,beheratu mendi-muinoak;bihur bitez zelai eta lautadaparaje latz eta malkarrak.
5 Orduan, Jaunakbere ospea agertuko dueta gizaki guztiek bateraikusiko dute.Jaunak berak esan du».
6 Ahots batek dio: «Hots egin!»Eta nik: «Zer behar dut hots egin?»«Gizaki oro belarraren pareko da,landako lorea bezain sendo:
7 ihartzen da belarra, zimeltzen lorea,Jaunak haizeari joaraztean.Bai, belarraren pareko da gizateria:
8 ihartzen da belarra, zimeltzen lorea;gure Jainkoaren hitzak, ordea,betiko dirau».
9 Igo mendi garai batera, Sion,albiste pozgarria hots egitera;goratu indarrez ahotsa, Jerusalem,goratu beldurgabe ahotsa,esan Judako hiriei:«Hemen da zuen Jainkoa!
10 Hara, ahalmen osoz datorJainko Jauna,bere nagusigoa indartsu ezarriz.Hara, berekin dakar garaipen-agiria,berak askaturiko herria.
11 Artzainak bezalazaintzen du artaldea:arkumea besoan hartueta altzoan eramaten du,ama berria arduraz gidatzen».
12 Nork neurtu du itsasoa esku beteka,edo zeruen zabala arra beteka,edo lurreko hautsa lakarika?Nork pisatumendi-muinoak balantzan?
13 Nork neurtu du Jaunaren espiritua?Nor izan da haren aholkulari?
14 Nork eman diokontseilu eta argibide,nork irakatsi jokabide zuzena?Nork irakatsi jakintzaeta eginbide burutsua?
15 Nazioak, harentzat,suilean ur-tanta dira,balantza gainean hautsa baino ez;itsas herriak,hondar-alea bezain astun.
16 Libanok ez du aski abereharentzat oparitan erretzeko,ezta egurrik aski ere sutarako.
17 Haren aurrean,nazio guztiak ezer ez,hutsaren hurrengo dira harentzat.
18 Norekin konparatuko duzueJainkoa,zein irudiz emango aditzera?
19 Artisauak urtzen du idoloa,zilarginak estaltzen urrezeta apaintzen zilarrezko katez.
20 Horretarako ahalbiderik ez duenakzur ustelgaitza aukeratzen dueta artisau treberen bat bilatzen,zartatuko ez den irudiamolda diezaion.
21 Ez al dakizue?Ez al duzue inoiz entzun?Ez al dizuete hasieratikhorren berri eman?Ez al duzue ulertunork eraiki zuen mundua?
22 Lurraren gaineko sabaiandu Jainkoak tronuaeta handik lurtarrekmatxinsaltoak dirudite;oihala bezala hedatu du zerua,oihal-etxola bezala zabaldu,bizitzeko.
23 Handikiak ezereztu egiten ditu,munduko gobernariakhutsaren pareko bihurtzen.
24 Oraindik lurreansendo sustraitu gabeko landareen,erein edo landatu berrienantzeko dira:Jainkoak haize emaneta ihartu egiten dira;haize-erauntsiak eramatenlastoa bezala.
25 Jainko santuak galdetzen dizue:«Norekin konparatuko nauzue,norekin berdinduko?»
26 Jaso begiak gorantz eta ikus:Nork egin zuen hori guztia?Banan-banan aterarazten dituzeruko astroak,bakoitzari bere izenez deitzen dio;hain baita ahaltsu,hain biziki indartsu,batek ere ez dioharen deiari huts egiten.
27 Zergatik, Israel,Jakoben herri hori,zergatik ari zara esaten:«Jauna ez da nire zoriaz arduratzen,nire eskubideek ez diote axola?»
28 Ez al dakizu?Ez al duzu inoiz entzun?Jauna betiereko Jainkoa da,lurbira osoa egin duena:ez da nekatzen, ez akitzen;ulermenaz gaindikoaharen adimena.
29 Nekatuari indarrak berritzen dizkio,ezinduari ahalmena bihurtzen.
30 Gazteak erenekatzen dira eta akitzen,sasoitsuenak ereahuldu eta erortzen,
31 baina Jaunarengan itxaro dutenekindarrak berritzen dituzte:arrano-hegoak hazten zaizkie,lasterka egin eta ez dira nekatzen,ibili eta ez akitzen.