Isaias 66 EAB

1 Hau dio Jaunak:«Neure tronu dut zerua,neure oin-aulki lurra.Zer etxe egingo didazue, bada,edo zein toki nire atsedenerako?

2 Neuk eginak dira gauza guztiok,neureak ditut denak.Hala diot nik, Jaunak.Hona norengan ditudanbegiak jartzen:atsekabetu eta bihotz-eroriengan,nire hitzari begirune diotenengan.

3 «Zezena oparitan lepo egiten dute,baina baita gizakia hiltzen ere;ardia sakrifiziotzat eskaintzen dute,baina baita txakurrarilepo-hezurra hausten ere;labore-oparia eskaintzen dute,baina txerri-odola ere bai;intsentsua erretzen,baina baita idoloa gurtzen ere.Horiek beren bidea aukeratu duteeta beren idolo higuingarriakdituzte atsegin.

4 Neuk ere beren nahikerien menpeuztea erabaki dut:beldurgarrien zaiena,horixe bidaliko diet.Izan ere, nik deitueta ez zuen inork erantzun;nik hitz egin, eta inork jaramonik ez;niri gaizki iruditzen zaidanaegin zuten,atsegin ez dudana aukeratu».

Herritar gaiztoen zigor-epaia

5 Entzun Jaunaren hitza,haren hitzari begirune diozuenok.Hau diotegorroto dizueten herritarrek,ni naizela-etabaztertzen zaituztetenek:«Ager dezala Jaunak bere aintza,eta ikus dezagula guk zuen poza!»Bada, beraiek geldituko diralotsagarri.

6 Entzun zarata-hotsa hirian,tenplutik bertatikdatorren zarata-hotsa.Jauna da: etsaiei merezitako ordainaematen ari zaie.

Herria birjaio

7 Erdiminak baino lehenizan du Sionek haurra,oinazeak baino lehenekarri du umea.

8 Nork entzun du inoiz horrelakorik?Nork ikusi du antzekorik?Egun batean jaiotzen ote daherrialde bat osorik?Bat-batean sortzen otenazio bat osorik?Sionek, ordea,erdiminak hasi bezain lasterizan ditu seme-alabak.

9 Hau dio Jaunak, zure Jainkoak:«Nik, haurrari irtenbideaematen diodan honek,ez ote nion, bada, jaiotzen utziko?Haurrak jaioarazten ditudan honek,irtetea eragotziko ote nion?»

10 Poz zaitezte Jerusalemekin,alaitu berarengatik,maite duzuen guztiok!Izan orain berarekin zoriontsu,harengatik dolu egin zenutenok!

11 Edan asetzerainoharen bular gozotik!Xurgatu atseginezharen ugatz oparotik!

12 Zeren hau baitio Jaunak:«Ibaika ekarriko diotJerusalemi zoriona,erreka betean nazioen ondasunak.Amak haurra bezalazainduko zaituztet:bularra eman eta altzoan hartukoeta magalean gozatuko.

13 Amak haurrakontsolatzen duen bezala,halaxe kontsolatuko zaituztet;bai, Jerusalemenkontsolatuko zaituztet».

14 Hau ikustean,pozaren pozezizango duzue bihotza,belar berria bezain hezehezur-mamiak.Horrela erakutsiko die Jaunakahalmena bere zerbitzarieieta sumina bere etsaiei.

Herrien zigor-epaia

15 Sutan etorriko da Jauna,haize-erauntsiaren antzeraharen gurdiak;amorruz hustuko du bere haserrea,su eta gar beteko bere mehatxua.

16 Bai, suz eta ezpataz armaturikepaituko ditu Jaunak gizaki guztiak;asko eta asko eroriko dira hilik.

17 Beren zuzendariaren atzetikbaratzeetan kultua egitera joatekoberen burua sagaratzeneta garbi egiten dutenak,txerri, arratoieta beste abere kutsatuenokela jaten dutenak,denak batera galduko dira,baita beraien egite eta asmoak ere.Jaunak esan du.

Herri guztiak Jerusalemen bilduko

18 Jaunak dio:«Hizkuntza orotako nazioakbiltzera etorriko naiz;haiek etorrieta nire ospea ikusiko dute.

19 Ezaugarri bat emango diet:beraien artean bizirikgeldituriko batzuknazioetara bidaliko ditut,Tarsis, Puteta arkulari trebeak dituen Ludera,Tubal, Greziaeta urrutiko herrietara,inoiz nire berri izan ez duteneta inoiz nire ospea ikusi ez dutenherrialdeetara.Nire ospea iragarriko dutenazioen artean.

20 Atzerriko nazio guztietatikekarriko dituzte zuen herritarrakzaldi, gurdi eta ohatiletan,mando nahiz gamelu gainean;niretzat, Jaun honentzat,opari gisa ekarriko dituzteJerusalemgo nire mendi santuraino,israeldarrek beren opariakontzi garbietan Jaunaren etxeraeraman ohi dituzten bezalaxe.Hala diot nik, Jaunak.

21 Eta beraietako batzuk ereaukeratuko ditut apaiz eta lebitar.Hala diot nik, Jaunak.

22 Nik egingo ditudan zeru-lur berriektinko iraungo duten bezala,tinko iraungo dutezuen ondorengotzak eta izenak ere.Hala diot nik, Jaunak.

23 Eta ilberri oro eta larunbateronire aurrean ahuspezteraetorriko dira gizaki guztiak.Hala diot nik, Jaunak.

24 Eta, tenplutik irtetean,nire kontra altxatu zirenengorpuak ikusiko dituzte:karraskatzen dituen harraez da hilko,ezta erretzen dituen suaitzaliko ere;mespretxagarri izango diragizaki guztientzat».